Osakidetzak Portugalete eta Santurtziko eskola-osasun zerbitzua itxi du
Eskola Osasun zerbitzu honek bi helburu zeuzkan. Batetik, hitzaldi bitartez eskoletan osasunaren zaintza bultzatzea. Eta, bestetik, eskoletako ikasleen txertatze eta osasunaren kontrola burutzea.
Osakidetzak txertatze eta errebisio zerbitzua osasun zentruetatik egitea erabaki du eta hezkuntza lana galtzea erabaki du. Hezkuntza lan hori astero ordubeteko kontsulta baten bitartez ordezkatu dute. Zerbitzu hau oso modu prekarioan emango da eta egungo beste langileen lan-kargak handituko dituzte.
ELAk oinarrizko zerbitzu hori berriz ere irekitzea exijitzen du. Gure ustez Hezkuntza lan on baten bitartez ohitura osasuntsuagoak bultza daitezke eta horrek gastua aurreztea ekar dezake epe ertainean, bizitza kalitatea hobetzeaz gain.
Bestalde, onartezina iruditzen zaigu Osakidetzak beste 4 behin-behineko lanpostu suntsitzea. Horregatik, berriz ere gizarteari eta langileei dei egiten diegu ekainak 26an Bilbon burutuko den manifestazio bateratuan parte hartzen.