Osakidetzak propaganda egiten du ekintzak beharrean
Aurtengo urtarrilean Jon Darpon Osasun Sailburuak prentsaurrekoa eman zuen neumokokoen aurkako Prevenar txerto konjugatua txertoen egutegian onartuko zela adierazteko.
Pediatriako profesionalen irizpen profesionalaren arabera neumokokoek eragiten dituzten gaixotasunen aurka, hala nola otitisa, neumonia edo meningitisa, txertoa da estrategiarik eraginkorrena.
Ekitaldi arranditsu horren ondoren, baina, murrizketak besterik ez dira izan. Gobernu honen aldetik ez dago konpromiso materialik txerto berria martxan jartzeko. Are gehiago, pediatriako kontsultetan txerto honi buruzko galderak pilatu egiten dira, baina ez dago inolako planifikaziorik.
Pediatrek gurasoen galderei ezin diete erantzun eta ezin dute gomendio profesionalik eman. Kasu gehienetan gurasoek txertoaren gastua beregain hartu behar izan dute, gaixotasun larriak prebenitzeko zailtasunak eragindako beldurraren eraginez. Kontuan izan behar dugu, orain arte txerto honek 4 dosi eskatzen dituela eta bakoitzak 76 euroko kostua duela. Egungo egoera ekonomikoan hainbat familiek ezin izan dute gastu hau beregain hartu, eta kasu batzuetan Osakidetzako langileek beraiek ordaindu behar izan dute ume bat ere ez txertorik gabe ez gelditzeko.
Harrigarria da Osasun Sailburua Katalunian sortutako difteria kasuaren harira umeen txertoa bultzatzea eta pediatrek eskatutako konponbiderik martxan ez jartzea.
Oraingoan, Urkullu Lehendakariak atzo, Eusko Jaurlaritzak prentsaurrekoa eman zuen PADI (Umeen Aho Arretarako Programa) programaren 25. urteurrena ospatzeko. Eusko Jaurlaritzak ez zion inolako garrantzirik eman 7 eta 15 urteetako umeen ia erdiak programan parterik ez hartzeari. Era berean, ez zioten inolako garrantzirik eman aho-hortzetako gaixotasunak jaitsi izanak, neurri handi batean, familiek beregain hartutako gastuaren ondorio izateari, zerbitzu hau neurri handi batean pribatizaturik baitago.
ELAk Osakidetzari bere denbora zerbitzua hobetzean inbertitu dezala exijitzen dio, horrenbeste propaganda burutu beharrean. Publizitate kanpaina honek gure osasun zerbitzuak pairatzen dituen murrizketak eta mobilizazioen eragina ezkutatu nahi ditu.