Osakidetzak Gasteizko Santiago ospitaleko garbitegia pribatizatzearen aurka katetatu dira langileak

2014/05/13
Gasteizko Santiago Ospitaleko garbiketako langieak kateatu dira gaur arratsaldean Osakidetzari pribatizazioa gelditzeko exijitzeko. Erabaki honen ondorioz behin-behineko 17 langile kaleratuak izango dira eta egun ikuztegian lanean ari diren langileak desplazatu egingo dituzte.

Osakidetzak Santiago Ospitaleko ikuztegiaren pribatizazioa darama aurrera. Pribatizazio berri hau zerbitzu publikoen pribatizazioan ematen den beste urrats bat da eta etorkizunean Osakidetzak aurrera eraman nahi duen etapa berri baten hastapena da, pausuz pausuko pribatizazioarena.

2002an jadanik Osakidetza zerbitzu hau pribatizatzen saiatu zen eta Eusko Legebiltzarrak agindu zion “Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzari ikuztegi zerbitzuak mantentzea eta hauek modernizatu, egokitu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartzea”. Horrelako ezer ez da egin.

ELAk gogorarazi nahi du ere Mahai Orokorreko eta Osakidetzako Lan-Baldintzen Akordioen arabera honek edozein kanporatze debekatua duela. Osakidetzak berriz ere lan-baldintzen aldaketak inposatzen ditu.

Erabaki honen ondorioz behin-behineko 17 langile kaleratuak izango dira eta egun ikuztegian lanean ari diren langileak desplazatu egingo dituzte.

Osakidetzak neurri hau ez-gaitasunak dauzkaten pertsonen gizarteratzearekin ezkutatu nahi du, zerbitzu hau Indesari ematen diolako. ELAk Osakidetzari exijitu nahi dio lanpostuen %5a ez-gaitasunak dauzkaten pertsonentzat erreserbatzeko daukan betebeharra betetzeko eta berak azpikontratatutako enpresetan Osakidetzako lan-baldintzak behintzat errespetatuko direla ziurtatzea. Ez-gaitasunak dauzkaten pertsonen gizarteratzea enpresa normalizatuetan txertatzearekin lotu behar da eta ez lan-guettoak mantentzearekin.