Osakidetzak txanda-osagarria onartu die etxez etxeko ospitalizazioko medikuei

2016/06/03
ELAren demandaren ondoren epaiketa ekainean egitekoa zen, baina Osakidetzak atzera egin du, eta administrazio-egintza baten bidez, osagarria ordaintzea onartu du. Fakultatiboen kasuan osagarria hilean 105,72 eurokoa da.

Deba Barreneko ESIko etxez etxeko ospitalizazioko medikuek txanda-osagarria erreklamatua zuten, egiten duten karteldegia kontuan hartuz osagarri hori dagokielakoan. Antzeko karteldegiak dituzten beste lankide batzuek osagarria kobratzen dute.

ELAren demandaren ondoren epaiketa ekainean egitekoa zen, baina Osakidetzak atzera egin du, eta administrazio-egintza baten bidez, osagarria ordaintzea onartu du. Fakultatiboen kasuan osagarria hilean 105,72 eurokoa da. Halaber, demandaren atzera-eragina ere onartu du, eta beraz, azken 4 urteotako diru-kopuruak ordainduko ditu; zeina, zerbitzualdian horrelako antzinatasuna duten fakultatiboen kasuan, 5000 euro baino gehixeagokoa izango baita.

ELAk ontzat jotzen du Osakidetzaren erabakia, baina kritikatzekoa da erabakia epaiketaren bezperetan hartu izana, eta ez lehenengo erreklamazioak egin zirenean. Edonola ere, egoera berean dauden beste langileak bultzatzen ditugu bide horretatik joatera. Gogoan izan otsailean ELAk erreklamazio-eredu bana bidali ziela postaz Osakidetzako langile guztiei, txanda-osagarria erreklamatzeko; zeren sindikatuak zenbaitetan Osakidetzaren ez-ordaintzeak antzeman zituen.