Osakidetzak urteko lanaldiari eta egutegiari buruz eman duen jarraibidean Rajoyren gobernuaren murrizketak jaso dira

2013/01/14
Urtarrilaren 11n Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak 2/2013 jarraibidea igorri die zerbitzu-erakunde guztiei. Horren bidez 2013. urteko lanaldia eta egutegia arautu da.

Aipaturiko jarraibidearen abiapuntua zera izan da: 20/2012 Dekretu-Legea, uztailaren 13koa, “aurrekontuen egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena” helburu duten neurriak hartzen dituena (herri administrazioetarako murrizketa legea). Izan ere, Osakidetzak hirurtekoen egunak ezabatu ditu, eta norberaren kontuetarako egunak erdira murriztu, besteak beste.

Lanaldia gehitzeari dagokionez (egunekoa/astekoa/urtekoa) BEHIN-BEHINGOZ ETA ALDI BATERAKO LUZATU dituzte atal bakoitzaren berariazko lan-karteldegiak, “harik eta beste jarraibide zehatzago bat ematen den arte”.

Jarraibidearen berri jakitera emateaz gain, dei egiten dizuegu erabateko erantzuna prestatzen joateko.

Gure eskubideak zainduko ditugu!

Ikus jarraibidea