Osakidetzako Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “Arrisku biologikoen prebentzioari buruzko ikastaroa”
Maiatzaren 7an ikastaro baterako deialdia argitaratu da. Antolakunde zentralak eskaini du ikastaroa, eta horren izena: “Arrisku biologikoen prebentzioa”.
Ikastaroa erizainentzat, erizain-laguntzaileentzat eta monitoreentzat izango da.
Data: 2015eko ekainaren 22a.
Tokia: Arabako Ospitale Psikiatrikoaren ikasgela.
Ordua: 13:00 — 15:00
Iraupena: 2 ordu.
Partaide-kopurua: Gelaren edukia bete arte.
Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko maiatzaren 15era arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.