Osakidetzako garbitasun zerbitzuko lehen greba egunak jarraipen handia izaten ari da

2022/12/14
ELA sindikatuak abenduaren 14tik 17ra Osakidetzako garbikuntza zerbikuntzan deitutako grebak jarraipen handia izaten ari da. Negoziazioa desblokeatzea eta garbitasuneko lantaldeari karrera profesionala ordain diezaiotela eskatzen dute langileek.

Lehen egunean, kalera atera dira langileak. Patronalari eta Osakidetzari eskatu diete benetako urratsak egin ditzatela negoziazio mahaia desblokeatzeko eta karrera profesionalari dagozkion zenbatekoak ordaintzeko.

50 negoziazio bilera baino gehiago izan ondoren, mahaiak blokeatuta jarraitzen du. Osakidetzak bere langileei 2019, 2020 eta 2021 urteetako karrera profesionala ordaindu zien, eta azpikontratetan diharduten garbitzaileek galdegiten dute deialdi horietako kopuruak euren ere jaso behar dituztela. Azpikontratetako langileek, Osakidetzako beharginek ez bezala, 2012, 2019, 2020 eta 2021eko karrera deialdiak ez dituzte kobratu; gaur argi esan dute hori lortu arte ez dutela amore emango.

ELA oso pozik dago lehen greba eguneko jarraipenarekin. Oso zabala izaten ari baita lurralde guztietan. Hain zuzen, %100ekoa Debabarrena eta Debagoiena ESIetan, Donostia Ospitalean, Gurutzetako ospitalean, Groseko eta Usurbilgo Anbulatorioetan, edota Adriano VI.eko Bulegoetan. Jarraipena handia izan da, berriz, Bidasoa, Basurtu eta Galdakaoko ospitaletan.

Bihar, bigarren greba egunean, manifestazioa egingo dute Donostiako Ospitalean, 11:00etan.