Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaria (Armentia Jauna) gezurretan dabil

2014/11/03
Osakidetzak Langileen Lan Baldintzak modu sistematikoan murriztuz eta Osasun Zerbitzu Publikoa deseginez jarraitzen du, gaur egun langileen konpromisoaz eta parte hartzeaz bakarrik mantentzen ari da osasun zerbitzua.

Murrizketen politikaren aurrean, Osasun Publiko eta kalitatezkoaren eta lan baldintza egokien alde, batasun sindikaletik deitu ditugun mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Kokoteraino gaudela erakutsi diezaiogun Osakidetzari, langileekiko behin eta berriro erakusten duten errespetu faltagatik, gu baikara erabiltzaileei merezi duten arreta ematen diegunak, kudeatzaileek kontrakoan aritu behin eta berriz.

 Asteburu honetan gure aldarrikapenak soldataren aldarrikapenera bakarrik murriztu egin dute berriz ere. GEZUR HUTSA!

Osasun Sistema Publikoaren lapurretarekin bukatzeko modu bakarra  mobilizazioa da.

Eusko Jaurlaritzan dagoen IMQko satorrak Osakidetza pribatizatu nahi du eta EZ DIOGU UTZIKO!

PARTE-HARTU MOBILIZAZIOETAN!!!

Araba

  • Paro eta kontzentrazioa: Azaroaren 6 Gasteiz 12:00 Zentraletan

Bizkaia

  • Paro eta kontzentrazioa: Azaroaren 6 Bilbo 12:00 kale Nagusia 62

Gipuzkoa

  • Paro eta kontzentrazioa: Azaroaren 6 Donostia 12:00 Pio XII