Osakidetzako hauteskunde sindikalak

Gutun hau helarazten dizugu zuen PARTE HARTZEAK duen GARRANTZIA gogora ekartzeko, izan ere, horren araberakoa izango baita ELAk lortuko duen ordezkaritza maila.
Afiliatu zaren aldetik, badakizu ELAk lehenespen osoa ematen diola afiliazioari, berau baita egin nahi dugun sindikalismoaren motaren oinarri: independentea, plurala, gure jendearen errealitatetik hurbil dagoena. Hala ere, gaur egungo sistemaren arabera, aukera sindikalak ofizialki neurtzen da hauteskunde sindikaletan lortutako ordezkaritzan aintzat hartuta. Eta ordezkaritza hori da kontuan hartzen dena negoziazio kolektiboari begira, guztion lan baldintzak hobetzeko dugun tresna. Horregatik ZURE BOZKAK, neurri handi batean, hurrengo 4 urtetako aukerak zehaztuko ditu, horren araberakoa izango baita sindikatutik arreta egokia emateko antolatu ahal izango dugun egitura.
Beste era batera esanda, bozka bakoitza garrantzitsua da, zenbaitetan bozka bakar bat erabakiorra ere izan daiteke. Horregatik, ekainaren 11 n ahalegin bat eginik zure bozka gauzatzea espero dugula adieraztera gatozkizu.
Bozka postaz ematera joaterako arazoren bat izanik jar zaitezte ELAko ordezkariekin eta jarraitu beharreko prozesua zein den azalduko dizugu.
Jaso elkartasunezko agur hau.
Jesus Mari Larramendi
ELA Osakidetzako arduraduna
Bozketa orduak honako hauek izango dira: ospitaletan l7.00 tatik 23.00 tara eta anbulategietan 8.00 tatik 16.00 tara).