Osakidetzako laborategi-teknikarien elkarretaratzea Gasteizen

Osakidetzak EAEn dituen ospitale eta zentroetan dauden laborategi-teknikari lanpostuak kontuan hartuta, 60 lanpostutan baino gehiagotan behin-behineko langileak dabiltza lanean, eta egoera hori urtetan luzatu da Osakidetzak egiturakotzat hartzen ez dituelako. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarrita dago behin-behineko egoera hori zeregin-pilaketaren 6 hilabetera mugatu behar dela, 12 hilabeteko aldiaren barruan; hala ere, aipaturiko kasuetan badaude langileak bitarteko kontratuak urtetan lotu dituztenak.
Osakidetzaren hiru ospitalerik handienak kontuan hartzen baditugu, Gurutzetan horrelako 14 postu daude gutxienez, Donostiako Unibertsitate Ospitalean 22, eta Arabako Unibertsitate Ospitalean 20tik gora.
Egoera horren ondorioz, batetik, plaza finkoa duten langile askok ezin dute lan egin bizilekutik hurbilago, edo hurbil dauden asko behin-behineko egoera batean daude zerbitzu eginkizunekin daudelako. Osakidetzak ezkutuan ditu aipaturiko plazak, eta beraz ez dago haietara mugitzeko aukerarik. Adibide bezala, 2006ko EPEan laborategi-teknikari postu bakar bat eskaini zen Gasteizen, eta gero ez da izan lekualdatzeko beste aukerarik. Kontratu finkoa duten langileen kopuru handi batek urteak daramatza Donostiara lanera joaten Bizkaitik edo Arabatik, beste lanpostu batzuk etxetik hurbil egon arren.
Bestetik, Osakidetzak kezkaz beldurturik dauzka ezkutuko lanpostu horietan dauden langileak. Edozein unetan Osakidetzak amaitutzat jo ditzake kontratuak; hori dela-eta, babes gabezia handiko egoera sortu du.