Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur

2015/04/15
Osakidetzako langileek parte hartu dute gaur goizean euskal sare publikoko ospitaleetan eta osasun-zentroetan ospatutako protesta kontzentrazioetan.

Sindikatuen Agiria

SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, kontzentrazio hauek apirilean zehar euskal osasun-sarean gertatuko diren protesta ekitaldietako lehenak izango dira. Haien artean, Bilboko kaleak larunbata honetan, apirilak 18, hartuko dituen manifestazioa eta bi greba orokor jardunaldi apirilaren 23 eta 24an.
“Osakidetzan galdutako milaka lanpostuak berreskuratzeko asmoa dugu eta ez dugu etsiko lan-kargak hobetu eta segurtasunez eta kalitatez arduratu ahal izan arte”

SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzako Zuzendaritzak sindikal  ordezkaritza  taldeak  erreibindikatzen duen eskaera txikienari ere erantzun gabe jarraitzen duela salatzen dute. “Euskal osasun publikoak jasan dituen murrizketa guztien itzultzea eskatzen dugu”.

Sindikatuek iragartzen dute mobilizazioak  ez direla geldituko zuzendaritzak honako hauek onartu artean: “baldintzetan” egindako EPE bat, lehen egunetik aurrerako plantilaren ordezpena, aurreko jardunaldira itzultzea eta lizentzia-berreskuratzea eta 2011ko Profesional Garapen deialdiaren ebazpena”. “Ez da onar ezin litekeenik baldin eta borondatea dagoen eta gainera  ez da adibiderik falta administrazioaren beste sektore batzutan”