Osakidetzako langileek murrizketen kontrako bere haserrea erakutsi dute

2014/11/07
Gutxieneko Zerbitzuekin Osakidetzak ezarritako trabak non-nahi izan dira eta behin-behineko langileen aurkako mehatxu ugari izan dira. Hala ere, Osakidetzako langileek erantzun irmoa eman dute eta lantokietan bere haserrea erakutsi dute.
Lehenik, sindikatuok mobilizazioen aurkako presioak izugarriak diren garai honetan, Osakidetzan barne, bere lanaren duintasunaren eta zerbitzuaren alde apustu egin duten langile guztiak zoriondu nahi ditu. Bere lan-baldintzen alde eta gizarte justuago baten alde borrokatzeko prest dauden pertsonekin kalea elkarbanatzeak izugarri pozten gaitu.

Paro honen deitzaile garen sindikatu guztiok (SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK) osasun zerbitzuek pairatzen duten murrizketen aurka, Osakidetzako langileek bere haserrea erakutsi izanagatik oso pozik gaude.

Osakidetzako eremu askotan urte osoan zehar gutxienekotan ari dira, are gehiago murrizketen ondorioz, horregatik eremu horietan oso langile gutxik izan dute greba egiteko aukera erreala, eta, neurri horretan, grebaren jarraipenari buruzko balantzea egitea ezinezkoa da. Greba honetan Osakidetzak berriz ere bere langileen greba eskubidea urratu du eta sindikatuok langileei deialdiari buruzko informazioa ematea ekidin du. Zentsura hau barne, langileen parte garrantzitsu batek Osakidetzako Zuzendaritzaren aurkako haserrea erakusteko grebarekin bat egin du.

Sindikatuok negoziatzeko gure borondatea berresten dugu, beti ere proposamen errealen gainean negoziatzen bada. Hurrengo greba deialdiek aurrera egingo dute Osakidetzak ez badu enpleguaren aldeko apustu argia egiten, ez badu zerbitzuaren kalitatea bermatzen eta ez badira garapen profesionalaren eteteak suposatu duen soldata eskala bikoitza kentzen. Klabe hauekin lan egingo dugu sindikatu guztiok eta Osakidetzako Zuzendaritzarekin puntu horietan topo egitea espero dugu.