Osakidetzako lep berria, beste propaganda saio bat
Osasun sailburuak iragarri du Osakidetzan 929 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa deituko duela; kopuru hau aurten izango diren erretiroen parekoa da. Hots, LEP honekin Osakidetzak ez du egonkor egingo aldi baterako langileen enplegurik, eta ez du lanposturik sortuko.
Osakidetzako aldi baterako enplegu tasa %34,85ekoa da, eta 10.000 lagun ari dira aldi baterako kontratuarekin lanean, baina modu estrukturalean. Osakidetza gurean den ABLErik handiena dugu. Aldi baterako enplegu tasa hori bateraezina da kalitatezko osasun-zerbitzu batekin, eta herri-administrazio baten printzipio ororen aurkakoa ere bada.
Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Administrazio Orokorrean aldi baterako enplegua finkatzeko plan bat; arlo horretan ere enplegu tenporala Osakidetzako antzekoa da. Halaber, egun berean jakinarazi du Ertzaintzarako LEP bat deituko duela, espainiar Gobernuak ezarritako berrezartze-tasak gaindituko dituelarik, horrek argi erakusten du borondate politikoa egonez gero alternatiba legalak egon daitezkeela. Argi dago gobernu honen lehentasuna ez dela osasun publikoaren kalitatea. ELAk Osakidetzari hainbat aukera legal proposatu dio enplegu egonkorra lortze aldera, baina guztiak ukatu egin dituzte.
ELAk Jaurlaritza premiatu du aintzat har dezan 2009an Mahai Orokorrean sindikatu honekin iritsitako akordioa eta, ondorioz, aurten 5.500 lanpostu osatzeko LEP deialdi bat egin dezan. Deialdi honekin kotizazio sozialetan 14,3 milioi euro aurreztuko lituzkete. Ala dirua botatzen jarraitzeko prest dago Osakidetza?
Bilbo, 2016ko apirilaren 26a