Osakidetzako mahai sektorialean ez da ezer negoziatzen

Negoziazio faltsu baten antzezpen batean, SATSEk, SMEk eta UGTk, 2016-2017 EPEaren inguruko Akordio bat sinatu dute non lanpostuen aukeraketarako, esleipenerako eta prozeduraren garapenerako irizpideak ezartzen diren. Akordio horretako testua atzo bertan helarazi ziguten eta bere edukia ez da negoziatu Mahaian. Hori horrela izanda ere, esandako sindikatuek, sinatu egin dute.
Gogorarazi behar dugu EPE honek ez duela Osakidetzan daukagun behin-behinekotasunaren arazo larria konpontzen. EPE honen ostean, behin-behinekotasun tasa %37,8koa izango da.
Era berean, SMEk, beste Akordio bat sinatu egin du. Kasu honetan, mediku eta teknikariei beraien zerbitzu aktiboa luzatzeko aukera ematen die 68 urte dituzten arte. Honen inguruan esan behar dugu, honekin, Osakidetza adabakiak jartzen dabiltzala, egunero sortzen diren beharrei aurre egiteko mediku nahikorik ez dauden heinean, are gutxiago aparteko egoerei aurre egiteko.
Beste behingoz, Osakidetzari exijitzen diogu, behin-behineko enplegua kontsolidatzeko prozedura bat martxan jarri dezan, baita plantillak gaztetzeko prozedura bat ere, hori lortzeko, erretiroa bultzatzeko neurrien inguruan martxan jarritako murrizketen errebersioa ezinbestekoa delarik.
Eskatzen diogu ere funtsezko gaiak jorratuko dituen negoziazio prosezu bat ireki dezan: plantillaren dimentsioa eta lan kargak; murrizketen errebertsioa eta eros ahalmenaren berreskurapena; eta arreta kalitatea.