Osakidetzako mobilizazioek murrizketen aurrean langileen haserrea erakutsi dute

2014/12/04
Osakidetzako lehen mobilizazio zikloa jarraipen handiena izan duen mobilizazioarekin bukatu da. Sindikatuek akordioa lortu arte kalean jarraitzeko gure borondatea berrestsi dute gaur ere. Osakidetzan oraindik 3.000 lanpostu suntsiketa mantentzen dira, behin-behinekotasunak %30etik gora jarraitzen du,

Sindikatuen agria:

Gaur, abenduak 4, Osakidetzako murrizketen aurka ekainean hasi genuen mobilizazio zikloari bukaera eman diogu. Gaurko protesta, guztietan handiena izan da, bai grebaren jarraipenari begira bai manifestazioetan. Edonola, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak eta zerbitzu hauen urraketa salatzen jarraitu nahi dugu.

Mobilizazioen ondorioz Osakidetzako Zuzendaritzak mugimendu txiki eta mediatikoak burutu ditu, baina oraindik-orain ez die langileen eta gizartearen beharrei erantzun. Osakidetzan oraindik 3.000 lanpostu suntsiketa mantentzen dira, behin-behinekotasunak %30etik gora jarraitzen du, 8.000 langiletik gora dauzkagu modu jarraian behin-behineko kontratu bitartez lan egiten, lan-kargak eutsiezinak dira, ezin dugu nahi genukeen zerbitzua eskaini eta garapen profesionalaren eteteak eragin zuen soldata eskala bikoitza mantentzen da.

Azaldutako murrizketa horiek mantentzen diren bitartean, Osakidetzako Mahai Sektorialean %100eko ordezkaritza dugun sindikatuok (SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK) langileak mobilizatzen jarraituko dugu. Greba eta mobilizazioak erabat justifikatuak daude.

Ezin dugu esan mobilizazioak arrakastatsuak izan direnik gure helburuak oraindik ez ditugulako bete, bereziki enpleguari eta langileen finkatzeari dagokionez, baina gure poza azaldu nahi dugu argi dugulako mobilizazio dinamika honek eragingo duela gure osasun publikoaren kalitatea hobetzea.

Azkenik, Osakidetzako langileei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, bereziki, mobilizazioetan parte-hartu ahal izan duten pertsonei, gizartearekin eta Osakidetzarekin erakutsitako konpromisoarengatik. Kaleak betetzen aritu direnek oso harro egon behar dute, beraiek baitira gure osasun publikoaren aldeko apustua egin duten bakarrak. Zuzendaritzari konpromiso bera izatea exijitzen diogu eta edukiak dauzkan negoziaketa baten aldeko apustua egin dezala.