Osakidetzako OPEak frustazioa areagotuko du

2015/06/03
Osakidetzak 2015eko OPEaren oinarriak argitaratu ditu. Osakidetzako prekarietatearen aurkako borroka aldebakarreko urratsak emanez gelditu nahi du Zuzendaritzak, baina probokazio honek mobilizazioa berriak eragingo ditu.

Osakidetzak 2015eko OPEko oinarriak argitaratu ditu eta 507 lanpostutako eskaintza irrigarri bat kontsolidatu du. Osakidetzak OPEan 70.000 pertsonatik gorak izena ematea espero du, ondorioz, lanpostu finkoa lortzeko aukerak oso txikiak dira eta parte-hartzaileengan frustrazio izugarria sortuko du.

Aldebakarreko urrats honek Negoziazio Mahaian behin-behinekotasunari buruzko eztabaida bukatutzat ematea du helburu. ELAren ustez, errealitatean, inposaketa honek mobilizaziorako motibazio berria sortzen du eta erronka hori guregain hartuko dugu.

Osakidetza Euskal Herriko ETT nagusia da. 10.000 pertsonatik gora ari dira behin-behineko kontratuarekin lanean modu jarraian eta urtero 500 pertsonak baino gehiagok hartzen dute erretiroa. Argitaratutako OPEak ez du balio behin-behinekotasuna jaisteko ere.

ELAk mobilizazioak bultzatzen jarraituko du kategoria guztientzako OPEa eskaini eta enplegu estruktural erreal guztia finkatu arte. Bide horretan 5.000 lanpostu baino gehiagoko OPEa exijitzen dugu.