Osakidetzako Profesionalek buru politikoek gogoeta egin dezatela eskatzen dute

2015/06/23
Sindikatuek pertsona langileen eskubideetan atzera egitea ekarriko duen estatuko eta euskal gobernuak inposatutako mota guztietako lan-murrizketa politika kaltegarriarekiko haien arbuiatze sakona azaldu dute. “Gainera, ez du agindutako enplegua sortuko, baizik eta hura hondatzen jarraitu”.

Sindikatuen agiri bateratua:

Osakidetzako ehundaka profesional kontzentratu dira Osakidetzaren lantokietan, hiritar taldeari ematen zaion eta guztion artean konkistatu dugun eskubide soziala den osasun-zerbitzua hondatzen ari diren murrizketak salatzeko.

SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatu deialdi-egileek, kontzentrazio hauek buru politikoek gogoeta egiteko balio dezatela espero dute.


Profesionalek garbi utzi nahi izan dute ez direla  krisi ekonomikoaren eta jasandako murrizketen errudun. Langileek, Mantentze-lanetarako Pertsonalak, Laguntzaileek, Zaindariek, Administrariek, Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapiako Profesionalek, azken finean, plantillaren multzoak Euskadiko populazioari azaldu nahi izan dio, Osasunean emandako murrizketa-neurriak partzialak eta bidegabeak direla.

Osasuna osasun-profesionalek sortu ez dugun krisitik irteteko eragile bat da. Populazioaren osasuna bermatzeaz gain, ondasuna sortzen duen eta lan-merkatua bultzatzen duen funtsezko sektorea osatzen duen taldea da” azaltzen zuten sindikatuek.

Sindikatuek pertsona langileen eskubideetan atzera egitea ekarriko duen estatuko eta euskal gobernuak inposatutako mota guztietako lan-murrizketa politika kaltegarriarekiko haien arbuiatze sakona azaldu dute. “Gainera, ez du agindutako enplegua sortuko, baizik eta hura hondatzen jarraitu”. 

Azkenik, Osakidetzako sindikatuek uko egin diote iragarritako EPEari “errakitiko, irrigarri eta plantilla egonkortzeko eta sendotzeko eta galdutako enplegua berreskuratzeko egokia ez izateagatik”.