Osakidetzako sindikatu guztiok mahaitik altzatu gara

Sindikatu guztiok gure gai ordena eta negoziazio proposamenak helarazi ditugu. Jardunaldi murrizketa, 2010eko kontratazio irizpideetara itzultzea, enplegua finkatzea eta Garapen Profesionalaren ordainketa hain zuzen ere.
Osakidetzak ez du puntu bat ere ez zehaztu, bakarrik 60 plaza inguruko EPE bati buruz hitz egin du (gehienezko %10eko erreposizio tasa onartuta), kopuru hau irrigarria da.
Gai ordena ez du kontutan hartu eta ez du negoziaketa errealari tokirik utzi, edozein zehaztasunari hitz egiterakoan Aurrekontuen Legea aipatu du.
Gaur Irailaren 15a izanik, maiatzean geunden egoera berean aurkitzen gara. Haien nagusitasun jarreraren aurrean, Mahaiko sindikatu guztiak bilera utzi dugu, Osakidetzari proposamen zehatzak eskatuz.
Hori dela eta, Osakidetzari kalitatezko enplegua eta zerbitzua izateko proposamen zehatzak egitea eskatzen diogu. Proposamenak zehazten ez diren bitartean ez gara mahaira itzuliko. Zuzendaritzak murrizketen eta mobilizazioen arduraduntzat jo nahi gaitu, berain esku dago gatazka gogor bat ekiditea, gure aldetik mobilizazioekin jarraitzeko deialdiak egingo ditugu.
Gasteizen, 2014ko Irailaren 15an