GREBARAKO ESKUBIDEAREN URRATZEA

Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko grebalariak ordezkatu dituzte

2023/04/26
Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan greba deitu duten sindikatuek, SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta UTESEk, salatu dute Osakidetza greba eskubidea urratzen ari dela, grebalariak ordezkatzen ari baita. Horretarako deialdian parte hartzen ez duten langileei esleitu dizkiete grebalarien lanak, baina bolondresak eskatu ere. Aurreko deialdietan bezala, grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da gaur, apirilaren 26an, Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan arren.

Sindikatuek gogorarazi dute Osakidetza behin baino gehiagotan zigortu dutela grebarako eskubidea urratzeagatik, gutxieneko zerbitzuak gehiegikeriaz aplikatu dituztelako. “Badirudi kondena horiek ez direla nahikoak eta, berriz ere, instantzia judizialetara jotzera behartuko gaituztela langileen eskubideak defendatzeko. Berriro ere, Osakidetzak mespretxu osoa erakusten die kolektiboaren eskubide eta aldarrikapenei”, deitoratu dute.

Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileak apirilaren 18an hasi ziren beste greba txanda batean. Beste 13 greba egun izango dira, guztira, 27.