Osakidetzako zuzendaritza ez dago ebolaren mailan

2014/08/19

Ebolaren protokoloaren aktibazioaren ostean ELAk honakoa adierazi nahi du:

  1. Basurton ingresatutako gaixoa Ebola bezalako birus arriskutsuarekin kutsatu ez denik poztu egiten gara, hala ere, lehenbailehen sendatzea espero dugu
  2. Pasaden astean ELAk Osakidetzari bai telefonoz zein idatziz, Osakidetzara joko zuen edozein gaixo hitz ordua eskatzerakoan edota Larrialdietara deitutakoan edo zentrora joandakoan Ebola baztertu ahal izateko beharrezko galderak egitea eskatu zion.
  3. Ezin bazen baztertu Ebola gaixotasuna, gaixo hauek momentu kontrolatu batean hitzordua ematea ere eskatu zion, beste gaixoekin harremanak ekiditeko eta langileek babes neurriak hartu ahal izateko.
  4. A Gripearekin antzeko protokoloa jarri zen martxan. Protokolo erreza izanda eta kostu ekonomikorik gabekoa. Hala ere Osakidetzak ez du ezta erantzunik igorri. Atzo bertan, ikerketa kasua ezagutu aurretik, berriz ere neurriak har zitezela eskatu zitzaion eta Langile Osasun eta Segurtasun Korporatiboko Ez Ohiko Deialdia eskatu genion.
  5. Nahiz eta iradokizunak hain sinpleak izan, ez du ELA moduko sindikatua erantzuteko arretarik izan. Pertsona honekin harremanetan egon diren langileekin zer egingo duten ezta ere sindikatuei ez digute adierazi. Dirurik kostatzen ez duen guk egindako iradokizunaren aurrean Osakidetzak hartutako jarrera larderiatzailea erakusten du eta Sindikatuek egindakoei bost axola zaiela.
  6. ELAk berretsi nahi du, Ministerioak nahiz eta Alarma Apirilean eman, azkeneko bi asteetan bidali dietela Osakidetzako profesionalei protokoloa, are gehiago, bidalitako informazioa Uztailaren 31an egindakoa da.
  7. Azkenik, ELAk birusa Euskal Herrira eltzeko posibilitateak oso eskasak direla badaki eta gizartea trankil egon behar dela, hala eta guztiz ere Osakidetzako Zuzendaritzak erakutsitako jarrera ez da zertan onartu behar. Eusko Jaurlaritzari ere Afrikako herrialdeetara laguntza gehiago bidali dezaten eskatzen diegu baita ere, arazoa konpontzeko irtenbide bakarra baita.

Euskal Herrian, 2014ko Abuztuaren 19an