Osakidetzako zuzendaritzak fede txarrez negoziatzen du

2015/05/12
SATSE, ELA, SME, CCOO eta UGT sindikatuok Giza Baliabideen Zuzendaritza kritikatu dute Osakidetzako Mahai Sektoriala OPEei buruzko eztabaida monografikoarekin deitzeagatik eta bilera horretarako beharrezko duten informazioa eman ez duelako.

ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT sindikatuen oharra:

Mahaian ordezkaritza dugun sindikatu guztiok Osakidetzako Mahai Sektorialeko edukiak zabaldu behar direla errepikatu dugu, jardunaldiari buruz, ordezkapenei buruz, OPEko lanpostu kopuruari buruz eta Garapen Profesionalari buruz eztabaidatu nahi dugu. Hala ere, Osakidetzak berriz ere Mahai Sektoriala deitu du OPEari buruzko eztabaida tekniko hutsa inposatuz.

Horri gehitu behar diogu Osakidetzak OPEari buruzko eztabaida serioa burutu ahal izateko gutxieneko informazioa ezkutatzen duela, ez digu sindikatuoi ez plantilla estrukturala ez plantilla funtzionala ematen.

Negoziazio honetan Osakidetzaren fede txarra erabatekoa da. Aurreko astean, bileran bertan hainbat dokumentu eman zizkigun, ondorioz, momentuan bertan dokumentu horiei buruzko balorazioa egitea ezinezkoa izan zen. Oraingoan bilera berri batera deitu gaituzte aurretik emandako dokumentazio guztia aztertzeko denborarik izan gabe eta bileran bertan dokumentu berriak emango dizkiguten ez dakigula.

Sindikatuok edukiz betetako fede oneko negoziaketa erreala nahi dugu. Osakidetzak langileek behin eta berriz aldarrikatutako eskakizunei erantzutea, Mahai Sektoriala eztabaida tekniko hutsa ez bihurtzea eta sindikatuoi negoziaketarako beharrezko ditugun dokumentuak ematea nahi dugu.