Osakidetzan ematen ari diren murrizketen aurkako elkarretaratzea

2015/10/14
ELA, SATSE, LAB, SME, FFHHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu dira gaur goizean murrizketen aurka Osakidetzako ospitaleetako atarietan. Azken urteotan lapurtutako eskubideak berehala bueltatzea eskatu dute.

ELA, SATSE, LAB, SME, FFHHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen agiria:

Irailaren 11an argitaratu zen Gobernu Zentralaren 10/2015 Lege-Dekretua, non administrazio autonomikoei posible egiten zaien langile publikoei lapurtutako eskubideetako batzuk bueltatzea: 2012aren aparteko ordainsaria eta “Moskoso”ak delakoak.

Langile publikoek berreskura ditzaketen eskubideak dira, baldin eta administrazio autonomikoek itzultzea erabakitzen badute. Murrizketak egiteko arautegi basikoa erabili zuten, hau da, erkidegoentzat derrigorrezkoa zen, baina haiek itzultzeko, administrazio horien borondatearen esku uzten da.

Darpon Sailburuak azken urteotan behin eta berriro esandakoaren arabera, Osakidetzak ez zituen murrizketa horiek aplikatu nahi, baina arautegi basikoa izanda ez zuen beste aukerarik. Ba orain du hura frogatzeko abagunea, 10/2015 Dekretuan jasotako eskubideak berehala itzuliz. Denbora izan du Osakidetzak gai hau jorratzeko, baina egun oraindik ez dago ez proposamen ez egutegirik ostutako eskubideak itzultzeko.

Baina oraindik eskubide gehiago daude bueltatzeke. Dekretuak jasotakoaz gain, beste gauza batzuk ditugu: Behar bezalako EPEa; aurreko lanaldira buelta eta lizentziak berreskuratzea; ordezkapenak lehenengo egunetik egitea; 2011ko Garapen Profesionala ebaztea; AE osagarriak......