Osakidetzan soldata eskala bikoitzari ez!!

2014/04/08
Zerbitzu Publikoetan azken 4 urteetan murrizketak aplikatu dizkigute bata bestearen atzetik. Osakidetzan 3.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira, oraindik indarrean dagoen enplegua gero eta prekarioagoa da, lan-kargak mugara eraman dituzte, %17 baino gehiagoko eros-ahalmena kendu digute, osasungintzaren pribatizazioarekin jarraitzen dute...

Egoera honen aurrean, ELAk 5.000 lanpostu sortzeko kanpaina bat abian jarri du, enplegua eta honen kalitatea baitira egun gure sindikatuaren lehentasun nagusiak. Neurri horren bitartez 2010eko zerbitzua emateko moduan egongo ginateke, egun pribatizatutako hainbat zerbitzu zuzenean eman ahalko lirateke eta lankide asko lana lortuko lukete.

Egin dugun murrizketen deskribapen hori gutxi balitz, Osakidetzako zuzendaritza 2011ko garapen profesionaleko deialdia etetea baloratzen ari da. Deialdi hori ez ebazteak eta deialdi berririk ez egiteak soldata eskala bikoitza egotea suposatzen du, bere maila kontsoltaduta dutenen eta maila berri bat izateko asmoa dutenen artean. Plantillan orokorrean neurri honek duen eragin ekonomikoa izugarria da, azken urteetan nahikoa esfortsu egiten ari den langileengan hain zuzen.

Momentu honetan indarrean dagoen Garapen Profesionalaren araudia ez zaigu gustatzen. Araudi hau diskriminatzailea da, ezertarako balio ez duten tituluen erosketa bultzatzen du eta zuzendaritzekiko koipekeria bultzatzen du. Edonola, gurea ez den garapen profesionala izan arren eta berau aldatzen saiatuko garen arren, Osakidetzari ez diogu utziko beste eskubide bat era baketsuan kentzen.

Beste sindikatuei berehalako mobilizazio proposamen bat helaraziko diegu etete hau ekiditeko. ELAk email bidalketa masiboak, protesta idatziak erregistratzea, itxialdiak, kontzentrazioak eta martxak proposatuko ditugu. Mobilizazio hauen ondoren Osakidetzak 2011ko deialdiaren ebazpen datarik ematen ez badu eta enplegu alorrean ez badu proposamenik egiten ELAk aurten 37,5 orduko greba egitea planteatuko du.

5.000 lanpostu behar dira!!

Lapurreta gehiagorik ez!!

Euskal Herrian, 2014ko apirilaren 7an