Osakidetzaren 2016ko Etengabeko Prestakuntza: “Higiene de las manos durante la atención sanitaria” on-line ikastaroa
Irailaren 9an on-line ikastaro baten deialdia argitaratu da. Ikastaroaren izena “Higiene de las manos durante la atención sanitaria” da, eta antolakunde zentralak eskaini du.
Ikastaroaren jasotzaileak hurrengo zerbitzu-antolakundeetako edozein kategoriatako osasun-profesionalak izan daitezke: Araba ESI, Barakaldo-Sestao ESI, Donostialdea ESI, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESI, Arabako Osasun Mentaleko Sarea eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.
- Egunak: 2016ko irailaren 19tik urriaren 4ra.
- Tokia: On line.
- Iraupena: 8 ordu.
- Plaza-kop.: 400.
- Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2016ko irailaren 9tik 26ra joango da, eta langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean egin behar da izapidea.