Osakidetzaren 2016ko Etengabeko Prestakuntza: “Talde lana erakunde sanitarioetan” ikastaroa
Irailaren 16an ikastaro baten deialdia argitaratu da. Ikastaroaren izena hauxe: “Talde lana erakunde sanitarioetan”, eta antolakunde zentralak eskaini du.
Ikastaroaren jasotzaileak edozein kategoriatako osasun-profesionalak izan daitezke, baina hurrengo zerbitzu-antolakundeetako batean lan egin behar dute: Araba ESI edo Arabako Osasun Mentaleko Sarea.
- Egunak: 2016ko urriaren 17, 19 eta azaroaren 9.
- Tokia: Gazalbideko O. Z.ko Prestakuntza Gela, Txile kalea, 9 Gasteiz.
- Ordutegia: 09:00 - 14:00.
- Iraupena: 20 ordu.
- Plaza-kop.: 20.
- Hizkuntza: Euskara.
Izena emateko epea 2016ko irailaren 16tik urriaren 3ra joango da, eta izapidea langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin behar da.