Osakidetzaren 2016ko Etengabeko Prestakuntzaren Plana: “Estadística con SPSS para Windows” ikastaroa

2016/09/08
Irailaren 8an “Estadística con SPSS para Windows” ikastaroaren deialdia argitaratu da. Ikastaroaren antolatzailea Ikerketa Atala izan da.

Ikastaroaren jasotzaileak hauek dira: medikuak, erizainak, farmazialariak, eta Osakidetzaren Arabako asistentzia-zentroetan lan egin eta ikerketa klinikoarekin zerikusia duten osasun-profesionalak.

Egunak:             2016ko urriaren 17, 18, 19, 20 eta 24.

Tokia:                ARABA ESI, Txagorritxu, Informatika gela.

Ordutegia:         15:30 - 18:30. Iraupena: 15 ordu.

Partaide-kop.:    12.

Izena emateko epea 2016ko urriaren 3an amaituko da. Eta izapidea Ikerketa Atalean egin behar da unidadinvestigación.araba@osakidetza.eus

Ikus deialdia