La Pau anbulantziak
Osakidetzaren azpikontratak aldebakarrez erabaki du hitzarmen kolektiboa betetzeari uztea

La Pau enpresak, Osakidetzako anbulantzien azpikontratak, bere kabuz erabaki du hemendik aurrera ez duela aplikatuko hitzarmen kolektiboa. Hala adierazi dei ELA, LAB, UGT, ESK, CCOO eta LSB-USO sindikatuei gaur, ekainaren 19an, egin duten bileran. Aurretik, sindikatuek eragindako pertsonen zerrenda eskatu zuten, negoziazio mahaian sindikatuek duten ordezkaritzaren berri izateko, baita hitzarmen kolektiboa ez aplikatzeak kaltetuko zituen langileen zerrenda ere, aurkeztutako kontuek LA PAU talde osoari eragiten baitiote (Autonomia Erkidego barruko eta kanpoko zerbitzuekin). Hala ere, enpresak adierazi du ez zela derrigorrezkoa informazio hori helaraztea, eta bere kabuz itxi du kontsulta aldia, Estatutuak eta hitzarmenak ezartzen dituzten epeak bete gabe.
Horrela, enpresak ez du egungo hitzarmen kolektiboa aplikatuko, galera ekonomikoak dituela argudiatuta; hala ere, sektorean aplikatuko den hitzarmen kolektiboa sinatu du, eta hori "inkoherentea" dela esan dute sindikatuek. Sindikatuek adierazi dute galerak kudeaketa eta antolaketa txarraren ondorio direla. Izan ere, enpresa horrek zerbitzua kudeatzen duenetik, sindikatuek hainbat salaketa jarri dituzte eta Lan Ikuskaritzak enpresa zigortu du hainbat aldiz.