Osakidetzaren behin-behineko enpleguaren tasa %35 ingurukoa da

Osakidetzaren behin-behineko enpleguaren tasa %35 ingurukoa da, eta zehazki Arabako Unibertsitate Ospitaleko kasuan %50eraino hurbildu da.
Behin-behineko enpleguaren prekarietatea larriagoa da hurrengo datu hauekin alderatuz gero:
-
EAEko behin-behinekotasuna %20koa da.
-
Europako behin-behinekotasuna %14,1ekoa.
Bestalde, Osakidetzak %16tik gora ugaldu zituen lanaldi hereneko kontratuak, eta %11 murriztu lanaldi osokoak, 2 urteko epealdian, 2012ko urtarriletik 2014ko apirilera.
Gehienbat Osakidetzaren kontratazio-sistemaren oinarrian banako erlazio bat dago, zuzendaritzaren eta langile bakoitzaren artean, halako moldez ezen lan-eskaintza jasotzen duen pertsonak ez baitaki eskainitako kontratua dagokion kontratua den edo ez.
Kontratazioetan dagoen gardentasunik eza dela-eta, Osakidetzak, eta batik-bat zerbitzu-zuzendaritzek, nahierara hautatu ditzakete pertsona jakin batzuk postu jakin batzuetarako.
ELAk lanean jarraituko du prekarietatea Osakidetzatik ezabatzeko; eta ildo horretatik hemengo egoera salatzen jarraituko dugu, harik eta kontratazioa zuzena eta gardena izango den arte.