Osakidetzaren EPEaren loteria
Datu horiek, ELAren iritziz, deigarriak dira, kontuan hartuz Osakidetzako 8.000 lanpostu behin-behineko langileek betetzen dituztela. Hau da, Osakidetzak bihar 8.000 lanpostu eskaini ahal izango lituzke EPE baten bidez, lanpostu berri bat bera ere sortu beharrik izan gabe, eta pertsonalaren gastua handitu barik. Are gehiago, lanpostu horiek egonkortzeak aurrezkia ekarriko luke gizarte-prestazioetan, 20 milioi euro inguru, eta horrekin 400 lanpostu gehiago sortzeko aukera legoke. Eta hori guztia euro bat gehiago gastatu gabe. Ez da konponbide orokorra izango, baina plaza bat lortzeko aukera %20koa bada, ikasteko motibazio handiagoa dago, probabilitateen %1 eskas batekin baino.
ELAk salatzen du zekenkeria neurriz gainekoa dela, batez ere kontuan hartzen badugu Osakidetzako langileen batez besteko adina 50 urtetik gora dagoela. Hurrengo 14 urteetan oraingo plantillaren erdiak erretiratuko dira. 2016an bakarrik 722 langile erretiratuko direla aurreikusita dago, 2017an 843 inguru, eta 2018an 966. Eta Osakidetzak, azken EPEaren urtetik hona, hau da, 2011 eta 2015 bitartean, 507 pertsona egonkortzeko eskaintza egin du.
Horrela jarraituz gero, 2018rako, 10.000 behin-behineko kontratudun baino gehiago izango dugu Osakidetzaren egitura-postuetan.