Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2014ko Plana: “Tratu kalitatea eta erabiltzaileari informazioa” ikastaroa
Antolakunde zentralak eskainitako “Tratu kalitatea eta erabiltzaileari informazioa” ikastaroaren deialdia urriaren 10ean argitaratu da.
Ikastaroaren jasotzaileak erabiltzaileekiko harremanak izan ohi dituzten Osakidetzako profesionalak izango dira.
Datak: 2014ko azaroaren 10, 11, 12 eta 13a.
Tokia: HUA ikasgela —Txagorritxu egoitza—.
Ordutegia: 09:00 - 14:00.
Hizkuntza: Euskara.
Izena emateko epea 2014ko azaroaren 3an amaituko da.