Osakidetzaren etengabeko prestakuntzaren 2014ko plana: Estresaren aurreko auto-babesaren ikastaroa
Apirilaren 22an antolakunde nagusiak ikastaro baten deialdia argitaratu du: “Estresaren aurreko auto-babesa osasunaren arloan".
Ikastaroaren jasotzaileak Arabako arreta-esparruko edozein kategoriatako pertsonala izango da, baina lehentasuna osasun-kategoriako langileek izango dute.
Datak: maiatzaren 7tik 13ra, aurretiazko aldia on-line.
Maiatzaren 14an, aurrez aurre.
Maiatzaren 15etik ekainaren 12ra, bigarren aldia on-line.
Ekainaren 13an, aurrez aurre.
Tokia: Gasteizko Erizaintzaren Unibertsitate Eskola.
Ordutegia: 09:00 - 15:00.
Eskaerak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 22tik maiatzaren 2ra joango da, eta zerbitzu-antolakunde bakoitzeko pertsonaleko zerbitzuan aurkeztu behar dira.