Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015 Plana: “Bilera-Deia, eskabidea eta ziurtagiria” on-line ikastaroa.

2015/09/09
Irailaren 9an argitaratu da “Bilera-Deia, eskabidea eta ziurtagiria” on-line ikastaroaren deialdia. Antolakunde Zentralak eskaini du ikastaroa.

Jasotzaileak: Deialdian aipaturiko zerbitzu-antolakundeetan lan egiten duen Osakidetzako pertsonala.

Egunak: 2015eko azaroaren 2tik 30era.

Tokia: On-line.

Iraupena: 15 ordu.

Partaide-kop.: 25.

Hizkuntza: Euskara.

Izena emateko epea 2015eko irailaren 9tik urriaren 2ra joango da, eta langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean eman behar da izena.

Ikus deialdia

Ikus eskabidea