Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015 Plana: “nahasmendu sindrome akutua duen gaixoari erizain-taldeak eman beharreko arreta” ikastaroa
Irailaren 9an argitaratu da “Nahasmendu sindrome akutua duen gaixoari erizain-taldeak eman beharreko arreta” ikastaro baten deialdia. Antolakunde Zentralak eskaini du ikastaroa.
Jasotzaileak: Osakidetzako erizainak eta erizain-laguntzaileak.
Egunak: 2015eko urriaren 7tik 21era, aurrez aurrekoa ez den aldia (galdesorta eta irakurketa). Aurrez aurre: 2015eko urriaren 22a.
Tokia: Arabako Unibertsitate Ospitalea —Txagorritxu egoitza, hitzaldi aretoko gelaurrean.
Ordua: 08:30 - 14:00.
Partaide-kop.: 20.
Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko urriaren 5era arte luzatuko da, eta langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean eman behar da izena.