Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “2-HE, azterketa idatzia prestatzeko ikastaroa”
Maiatzaren 20an Antolakunde Zentralak antolaturiko ikastaro baten deialdia argitaratu da: “2-HE, azterketa idatzia prestatzeko ikastaroa”.
Ikastaroan parte hartu dezaketenak Osakidetzako langileak dira, Arabako zerbitzu-antolakundeetan lan egiten dutenak.
Data: 2015eko urriak 13, 15, 20, 22, 27 eta 29.
Tokia: Araba Eskualdea (Adriano VI, 20, 6 solairua).
Ordua: 15:00 — 17:30.
Partaide-kopurua: 12
Hizkuntza: Euskara.
Izena emateko epea 2015eko maiatzaren 21etik ekainaren 15era arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.