Osakidetzaren etengabeko prestakuntzaren 2015eko Plana: “Emozioen kontrola lanbide-harremanetan”
Antolakunde zentralak eskainitako “Emozioen kontrola lanbide-harremanetan” ikastaro baten deialdia apirilaren 1ean argitaratu da.
Ikastaroa Osakidetzako langileentzat izango da.
Datak: 2015eko apirilaren 24tik maiatzaren 3ra, aurretiazko aldia on-line. Aurrez aurreko aldia 2015eko maiatzaren 4, 11 eta 18an.
Tokia: Gazalbideko Osasun Zentroko Prestakuntza Gelan, Txile kalea 9. Vitoria-Gasteiz.
Ordutegia: 09:30 — 14:30.
Partaide-kopurua: 20.
Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko apirilaren 17ra arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.