Osakidetzaren etengabeko prestakuntzaren 2015eko Plana: “Gatazkak nola bideratzeari buruzko ikastaroa”
Martxoaren 24an ikastaro baterako deialdia argitaratu da. Antolakunde zentralak eskaini du ikastaro hori, “Gatazkak nola bideratzeari buruz”.
Ikastaroa Osakidetzako langileentzat izango da.
Datak: 2015eko apirilaren 16tik 20ra, aurretiazko aldia on-line. Aurrez aurreko aldia 2015eko apirilaren 21, 22 eta 23an.
Tokia: Gazalbideko Osasun Zentroko Prestakuntza Gelan, Txile kalea 9. Vitoria-Gasteiz.
Ordutegia: 09:00 — 14:00
Partaide-kopurua: 20.
Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko apirilaren 14ra arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.