Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “Genero Indarkeriaren gaineko ikastaroa: kasu praktikoak aztertzea”

2015/05/08
Maiatzaren 8an ikastaro baterako deialdia argitaratu da. Antolakunde zentralak eskaini du ikastaroa, eta horren izena hau da: “Genero Indarkeria: kasu praktikoak aztertzea”.

Ikastaroaren jasotzaileak hauek izan daitezke: osasun-profesionalak, eta horien barruan lehenetsiko dira familia- eta komunitate-osasuneko ataletakoak, ginekologia eta obstetriziakoak, osasun mentalekoak, larrialdietakoak eta traumatologiakoak, baldin eta on-line prestakuntza egin badute (osasun-profesionalentzako genero indarkeriaren oinarrizko ikastaroa).

Data: 2015eko ekainaren 3a.

Tokia: Gazalbide-Txagorritxu Osasun Zentroa, Gazalbide aretoa.

Ordua: 15:30 — 19:30.

Iraupena: 4 ordu.

Partaide-kopurua: 15.

Hizkuntza: Gaztelania.

Izena emateko epea 2015eko maiatzaren 22ra arte egongo da irekita, eta langileari dagokion zerbitzu-antolakundean egin ahal izango da izen-ematea.

Ikus deialdia