Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “Immigrazioa eta kultura-artekotasuna”
Urriaren 8an argitaratu da “Immigrazioa eta kultura-artekotasuna” delako ikastaroaren deialdia. Antolakunde zentralak eskaini du.
Ikastarora joan ahal izango dira Osakidetzako kategoria eta asistentzia-arlo guztietako profesionalak.
Egunak: Hasiera 2015eko azaroaren 2an, norberaren aldez aurreko aldia. Aurrez aurreko aldia: 2015eko azaroaren 16, 18, 23 eta 25.
Tokia: Gasteizko Txagorritxu Osasun Zentroa.
Ordua: 15:30 - 19:30.
Partaide-kop.: 25
Hizkuntza: Gaztelania.
Izena emateko epea 2015eko urriaren 29an amaituko da. Izen-emate izapidea langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean egin behar da.