Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntzaren 2015eko Plana: “Talde-lana osasun-antolakundeetan” izeneko ikastaroa

2015/10/06
Urriaren 6an argitaratu da “Talde-lana osasun-antolakundeetan” izeneko ikastaroaren deialdia. Antolakunde zentralak eskaini du.

Ikastaroa Osakidetzako profesionalentzakoa da.

Egunak: 2015eko urriaren 26tik azaroaren 2ra, galdesorta betetzea. Aurrez aurre: 2015eko azaroaren 3, 5 eta 24. Norberaren lana: azaroaren 25etik abenduaren 10era.

Tokia: Azaroaren 3 eta 5: Txagorritxu AUO, irakaskuntza-gelan. Azaroaren 24: Gazalbide Osasun Zentroan (Txile kalea, 9) Vitoria-Gasteiz.

Ordua: 09:00 - 14:00.

Partaide-kop.: 20

Hizkuntza: Gaztelania.

Izena emateko epea 2015eko urriaren 15ean amaituko da, eta izapidea langile bakoitzari dagokion zerbitzu-antolakundean egin behar da.

Ikus deialdia