Osakidetzaren proposamen berriak ez die gizartearen beharrei erantzuten

2015/02/18
Sindikatuok proposamen zehatza eraman dugu negoziazio mahaira, edozeren gainetik enplegua sortzea eta finkatzea dakarren proposamena, hain zuzen, horregatik eskatu dugu jardunaldia murriztea, kasu guztietan ordezkapenak burutzea eta 3000 lanpostutik hasten den OPE eskaintza.
Sindikatuen ohar bateratua:

Gaur Osakidetzako Mahai Sektoriala izan dugu. Bileran Zuzendaritzak proposamen berriak burutu ditu, baina ez die sindikatuek aho-batez adostutako aldarrikapenei erantzun:

  • Osakidetzak 507 lanpostutako OPEa bakarrik ziurtatzen du eta hurrengo deialdiak etorkizuneko balizko legedira baldintzatzen ditu. ELAk berriz ere legezko aukera ezberdinak eta negoziazio politikoa azter ditzala eskatu dio Zuzendaritzari, horrela behin-behineko lanpostuak OPE bitartez finkatu ahal izateko, hasteko aurten 3.000 lanpostutik gorako deialdia eginez. Osakidetzan 10.000 behin-behineko langile baino gehiago daudela gogorarazi nahi dugu, hala ere, Zuzendaritzak nahiago du Espainiako gobernuaren sukurtsala izan proposatzen dizkiogun lege-alternatibak aztertu baino.
  • Osakidetzak kasu zehatz batzuetan ordezkapenak egiteko aukera luzatu du. Aurreko egoerarekiko, hau da, apenas ordezkapenik egiten den egoeratik hobekuntza txikia den arren, eskaintza hau ez da nahikoa langileek, oraindik geratzen zaizkien eskubideen baitan, lanera joaten ez direnean izaten diren izugarrizko lan-kargei erantzuteko.
  • Lan-jardunaldiari buruz ez da inolako eskaintzarik izan. Gogorarazi nahi dugu jardunaldia handitzearen ondorioz 1481 lanpostu suntsitu zirela 2013an.
  • Garapen profesionalaren harira ere ez da proposamen berririk izan.

2010eko maiatzetik Osakidetzako langileek eta gizarteak murrizketak pairatu dituzte bata bestearen atzetik. Sindikatuok proposamen zehatza eraman dugu negoziazio mahaira, edozeren gainetik enplegua sortzea eta finkatzea dakarren proposamena, hain zuzen, horregatik eskatu dugu jardunaldia murriztea, kasu guztietan ordezkapenak burutzea eta 3000 lanpostutik hasten den OPE eskaintza, 2011ko garapen profesionaleko deialdiak ebazteaz gain. Sentsibilitate soziala duen edozein politikarik eskakizun hauei erantzun beharko lieke.

Enplegu gehiago eskatu dugu zerbitzu hobea eskaintzeko, baina Osakidetzako Zuzendaritzak ez du benetako borondaterik kalitatezko osasun zerbitzu publiko baten alde ekiteko. Mugimendu txiki hauek emaitza mediatiko bilatzen zuten hobekuntza errealak beharrean, ondorioz, ELAren ustez mobilizazio egutegiak inoiz baino gehiago dago indarrean. Zuzendaritzak beste mobilizazio fase batera garamatza.