Prentsaurrekoa: Osasun Sailaren eta Osakidetzaren politikei buruzko balantzea
Bada urte t’erdi Rafael Bengoa eta bere taldea osasun saila zuzentzen hasi zirela eta ELAK balantze bat egin nahi du Euskal Autonomi Erkidegoko osasun sistema berrantolatzeko politiken baitan, Eusko Jaurlatitzako osasun sailak iragarri edota martxan jarri dituen ekimenen inguruan.
Sektore honetan egin den gobernu ekintza laburbildu daiteke esanez, osasun sailak osasun publikoaren sektorea alde barea utzi duela eta sektore pribatuko interesak babestearen alde egin duela. Osasuna kudeatzen da beste merkantzia bat gehiago izango balitz bezala, errentagarritasuna eta efizientzia bezalako irizpideak aintzat hartuta eta osasuna, unibertsaltasuna, doakotasuna edo ekitatea kontzeptuetaz ahaztuta.
Aurrekoa frogatzen du osasun publikoak oraindik ere badituela gastu handiko bi atal, autokontzertazioa (osasun publikoko aparteko orduak) eta kontzertazioa (sektore pribatura bideratzea) aurreko urteetako maila oso antzekoetan. Azken urtean, 24 milioi baino gehiago gastatu ziren autokontzertazioan eta 266 milioi baino gehiago kontzertazioan. Milioi asko dira pribatizazioan aurrera egitean inbertitzen ari direnak, horren ordez, osasun publikoko baliabideak gehitzeko aukera egin beharrean. Hori guztia onartezina da kontuan hartzen badugu, diru publikoa ihesteko bide den halako zulotzarra ontzat ematen den bitartean, esan dutela beharrezkoa dela aurrekontua 260 milioitan murriztea.
Osasunaren ideia merkantilista honek eragina izan du osasun sailak hartu duen erabaki eta ekimen guztietan, berrantolatze planetatik hasi, murrizketetan oinarritutako baliabide kudeaketatik pasa eta, noski, Rafael Bengoak telemedikuntzaren aldeko apustuan gauzatu duen proiektu kutunean, Osarean bezala ezagutzen duguna.
(Dokumentu osoa irakurtzeko jaitsi PDF artxiboa)