OSAKIDETZA

Greba maiatzaren 18an eta 19an, osasungintza publikoaren desegitea salatzeko

2023/03/29
Gotzone Sagardui Osasun Sailburuari eskatzen diote Mahai Sektorialera joateko eta abenduaren 7an egindako bileran egin zizkioten planteamenduei erantzuteko.

Otsailaren 25eko manifestazio jendetsuen ondoren, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek baieztatu dute Osasun Saila ez dagoela prest bere bidetik apur bat ere aldentzeko, Osakidetzak gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean. Horregatik, Osakidetzak mobilizazioaren bidea besterik ez digu uzten.

Osakidetzako Mahai Sektorialak erabat blokeatuta jarraitzen du. Aldebakarreko erabakiak hartzeko izapide hutsa bihurtu du foro hori Osasun Sailak: bilerak deitzen ditu baina sindikatuek planteatutako gaiak tratatzeari eta negoiatzeari uko egiten dio sistematikoki. Abenduaren 7an sindikatuek eskatuta Osasun Sailarekin izandako bileran planteatutako gaiei irtenbidea ematea Gotzone Sagarudi Sailburuaren esku daude oraindik.

Lehen Arretaren desegitea eta gainerako arreta-mailen prekarizazioa errealitate bat da, eta errealitate horren ondorioz, Osakidetzako langileek gero eta baldintza prekarioagoetan egiten dute beren lana eta gero eta prekarioagoa da herritarrei eskaintzen zaien arreta ere. Gaurkotasun osoa dute Sagardui sailburuak udan esan zituen hitzek, kultura berri bati buruzkoak. Horren atzean murrizketak daude. Osakidetzak ez du Lehen Arretarako beste planik murrizketak egiten jarraitzea baino.


Bitartean, plantillaren egoera gero eta prekarioagoa da: plantillaren ia erdia behin-behinekoa da eta horrek esan nahi du EPE bat bestearen atzetik egiteaz gain, ez dutela gutxieneko egonkortasunik beren kontratuetan; lanpostu asko hutsik uzten dira erretiroen ondoren; ez dira bajak eta bestelako absentziak betetzen; lan-gainkarga sistematikoa dago kategoria guztietan; hautaketa-prozesuak solapatu egiten dira, eta, ondorioz, langileak aldi berean hainbatetan daude murgilduta; egutegian eta lan-karteldegietan aldaketa izaten dituzte etengabe; eta abar luze bat.

Osasun Sailak ez du neurri bakar bat ere proposatu plantillaren lan-baldintzak hobetzeko. Ez dago profesionalak Osakidetzan mantentzeko edota erakartzeko planik. Are gehiago, langileen tratu txar sistematikoa dago. Sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte euren aldarrikapenak entzun daitezen eskatzeko.

Irakurri sindikatuen aldarrikapenak