Ospitalizazio osagarria

2015/02/13
ELAk lehenengo erreklamazio juridikoa egin du, espezializazio-eginkizunak betetzen dituzten langile guztiek Ospitalizazio Osagarria jaso dezatela eskatuz.

Lan-arloko eskakizunen artean ELAk informazio-kanpaina bati ekin zion, ospitalizazioarekin loturiko eginkizunak bete arren, ospitalizazio-osagarria onarturik ez duten langileei begira, batez ere administrazioko pertsonalari begira. Eta enplegatu asko etorri dira horretaz galdezka.

Osakidetza ez dago prest gure eskubidea onartzeko, nahiz eta hark berak ospitalizazioaren inguruko atazak eskuordetu osagarri hori jasotzen ez duten langileei.

Eskakizun hau mobilizazioetan ere agertu dugu; dena dela, bide guzti-guztiak urratu nahi ditugu, gure xedea beteko dela ziurtatzearren.

Auzibidetik bultzatu dugun ekimen hau ezagutzera eman nahi dizuegu. Oraingoz, epaitegietan aurkeztu dugu erreklamazioa, eta ikusiko dugu nola bilakatuko den.

Egoera horretan dauden pertsona guztiekin jarri nahi dugu harremanetan, erreklamazioaren berri emateko, eta eman beharreko pausoak garaiz esateko. Argibide gehiago jakin nahi baduzu gai horren gainean, edo beste edozein lan-ildoren gainean galdetu guri, ELAko ordezkariaren bitartez.

2015/02/10