Patologia dualari buruzko ikastaroa. Bi gaixotasun?

2014/07/21
Deustuko Unibertsitateko Droga-menpekotasunen Deustu Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera, Patologia Dualari buruzko ikastaro bat antolatu du (Bi gaixotasun?).

DATA: irailak 11, osteguna.

ORDUTEGIA: 09:30 – 14:00 eta 15:30 – 19:00.

TOKIA: 153 gela, Deustuko Unibertsitatea.

Izen-emate kuota: 40 €.

Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendaritzak bekak ere eskaintzen ditu, partaideen kopuru batek izen-ematearen gastuak ordaindu beharrik izan ez dezan. Aipaturiko ikastarora joateko asmoa dutenek eskaria bidali behar dute Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendaritzara (drogodep-1@ej-gv.es). Eskaerak heldu diren hurrenkerari begiratuko zaio.

Ikus programa

Ikus Osasun Sailaren idazkia