Pediatriako ebakuntza gelaren itxiera gaueko txandan

2019/06/13
Pediatriako ebakuntza gela gaueko txandan ixtea salatu ondoren, Gurutzetako ospitaleko zuzendaritzaren erantzunak sortu duen nahasmenaren aurrean, Langileek ondorengoa argitu nahi dute.

5. solairuan dagoen pediatriako ebakuntza gela itxi egingo dute gaueko txandan eta bertako langileak ospitalearen beste muturrean (1. sotoan) dagoen helduen larrialdietako ebakuntza gelara joan beharko dira.
Pediatriako ebakuntza gelako zirujau, anestesista eta osasun langileen aurkako iritzia izanik ere, zuzendaritzak aldebakartasunez hartu duen erabakiak eragin zuzena izango du pediatriako pazientearen segurtasunean.
Lehenik, langileek ebakuntza gela batetik bestera egin beharko duten distantzia handiak ebakuntza atzeratzea eragingo duelako, eta operazio horien larritasunak, azkartasuna eskatzen du askotan, izan ere, alferrik galdutako minutu bakoitza erabakigarria baita haurren osasunean.
Zuzendaritzak hartutako erabakiaren ondorioz, kasu askotan esperientziadun osasun langile espezializatuek ezin izango dituzte haurrak artatu, izan ere, euren beharra dagoenean helduen larrialdietako ebakuntza gelan lanean egon daitezkeelako.
Berriro ere, gezurrik ez esateko eskatzen diote Gurutzetako ospitaleko gerentziari eta ez ditzala herritarrak nahastu. Era berean, pediatriako ebakuntza gela ez ixteko exijitzen diote, zentzugabekeria hori bertan behera uzteko.