BIOBIZKAIA
Plantillak Osasun sailburuari eskatu dio soldatak Osakidetzarekin parekatzea, Zientzia Legea betez

Alberto Martinez Osasun sailburuak gaur Biobizkaia zentrora egin duen bisitarekin bat eginez, langileek elkarretaratzea egin dute salatzeko ez dela 2022ko Zientziaren Legea aplikatzen ari, eta, horren bidez, ordainsariak parekatu beharko liratekeela Osakidetzarekin. ELAk salatu du negoziazioak ez direla benetakoak eta Zuzendaritzak bere ikuspuntua inposatu nahi duela.
ELAren arabera, denbora irabazteko estrategia da, langileak pobretzen diren bitartean. Horregatik, atzo Biobizkaia, Bioaraba, Biogipuzkoa eta Biosistemetako ordezkariak mahaitik altxatu ziren, eta ELAk bilera gehiagotara ez joatea erabaki du, Zuzendaritzaren jarrera aldatu arte. Hilabeteko epearen ondoren, negoziazio mahaia behin betiko itxiko da, beste bide batzuk irekitzeko.
Lau bioinstitutuetako plantillek elkarrekin lan egiten dute hitzarmen duin baten alde eta 4 ISIetako lanpostu guztietarako Osakidetzako estatutu-lanpostu ekibalenteen ordainsari parekatzeak proposatu arte. ELAk kritikatu du egungo zientzia sistemak eta ikerketarako diru laguntzek ez dituztela betetzen Zientzia Legeak eskatzen dituen gutxienekoak, eta hori arazo bat dela prekaritatearekin amaitzeko.
ELAk egoeraren berri eman dio zuzenean Alberto Martinez sailburuari, eta inplikazioa eskatu dio egoera iraultzeko eta ikerketa duintzeko.