OSAKIDETZA

Pribatizazioaren eta harrapaketa korporatiboaren aurkako mobilizazioa

2025/03/31
EH Kapitalari Plantok Osakidetzaren egoeraren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Dokumentuak Osakidetzan emandako inbertsio publikoaren gelditzea, esternalizazioen gorakada, eredu publiko-pribatuaren sustatzea, aseguru pribatuen gorakada eta ate birakarien praktika aztertu eta salatzen du, besteak beste. Aurkezpenaren harira, EH Kapitalari Plantok, Osaldek eta Osasun Publikoaren Aldeko plataformek agerraldia eta kontzentrazioa egin dute Bilboko Doctor Areilza kaleko osasun zentroaren aurrean.

Erakunde hauek honakoa exijitu dute: inbertsio publikoa modu nabarmenean handitzea, epe ertainean esternalizazioei muga jartzea, osasungintza publikoko langileriaren lan eta soldata egonkortasuna hobetzea, enplegu publiko eta pribatuaren arteko bateragarritasuna zerbitzuburuei kentzea, ate birakariak ekiditzea, interesen arteko talkak zorrotz kontrolatuta, eta beharrezkoak diren maila guztietako lege aldaketak sustatzea harrapaketa korporatiboa gelditzeko eta osasun sistemaren jabetza, kontrola eta kudeaketa oinarri-oinarrian publikoa izatea babesteko.

OSAKIDETZARI BURUZKO TXOSTENA