Santa Marina Ospitaleko mantenuko langileak astetan deskantsurik gabe

2016/02/04
Santa Marina Ospitaleko Zuzendaritzak bere mantenuko langileak astetan deskantsurik gabe lanerako prest egotera behartzen ditu. Langileen osasunean ondorioak dauzkala ikusirik ELAk salaketa ezarri du Osalanen.

Santa Marina Ospitaleko Zuzendaritzak, Osakidetzaren onitziarekin, ospitaleko mantenuko langileak 7 egunetik gora, jarraian, inolako atsedenik gabe, lanerako prestutasuna izatera behartzen ditu

Momentu honetan, kasu batzuetan lan baldintza prekarioen, tentsioaren eta lan-kargen ondorio izan daitezkeen osasun arazoak direla eta, Osakidetza langileen prestutasuna handitzera behartzen ari da, langabezian dauden pertsonak kontratatu ordez. Langileak 12 egunetatik gora lan egitera behartuz, atseden eta egindako beharra kontutan hartu barik.

Ospitale honen irregulartasun une desberdinak izan ditugu. Lan poltsen zerrendetan titulazioa ez egiaztatzeagatik baztertuak dauden langileen kontratazioa egitetik, zerrendetan onartutakoen artean langabezian dauden pertsonak albo batera utziz., langileen lan-baldintzak aldatuz Lan Baldintzen Akordio albo batera uztera.

Ordutegiaren aldaketa kasu batzuetan ordu bete baino gutxiagoko abisuarekin inposatu diete eta gaur egun aldaketa horren inolako berririk ez zaie heldu langileen ordezkariei, legeak arautzen duen legez.

Mantenuko profesionalak Osakidetzako langile prekarioenen artean daude. Behin eta berriz pribatizazio mehatxuak jasaten ari dira eta, kasu askotan, zerbitzuak azpikontratatuak daude. Horrelako egoerek haien egoera prekarioa larriagotzen dute eta garrantzitsuak diren osasun arazoak sortarazten dituzte.

ELAk Santa Marinako eta Osakidetzako Zuzendaritzetan egoera salatu du, egoera larritasuna ikusirik, Osalan eta Langileen Ikuskaritzan ere salaketak ezarri ditugu.