SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESEk Gorlizko NPB berriro irekitzea eskatu dute, zerbitzu eta langile guztiekin

2020/06/12
Sindikatuek COVID-19ren pandemiari aurre egiteko osasun eta higiene berme guztiekin irekitzeko eskatu diote Osakidetzari. Azpimarratu dute Gorlizko (Bizkaia) Etengabeko Arreta Gunea (EAG), martxoaren erdialdean itxi zena osasun-krisia dela eta, ezinbestekoa dela deseskaladako fase berri honetan, non udalerri horietako biztanleak beren etxebizitzetara itzultzen ari diren. Hori bai, behin betiko irekiera beharrezkoa dela azpimarratu dute, "ez partxe bat uda sasoirako bakarrik".

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESEk Gorlizko NPB berriro irekitzea eskatu dute. Gorlizen bertan egindako kontzentrazioan adierazi dute ezinbestekoa dela funtzionamenduari berriro ekitea, orain udalerri horietako biztanleak beren etxebizitzetara itzultzen ari direlako deseskalada fase betean. Etengabeko Arretarako Gune (EAG) egonkor bat eskatzen dute urte osoan, egiturazko plantilla nahikoa izango duena.

Gorlizko NPBa ixteko arriskuan egon da hainbat urtez, nahiz eta Larrialdietako oinarrizko zerbitzua izan, eta Gorliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz udalerrietako biztanle-talde handi bati oso beharrezkoak zaizkion hurbiltasuneko prestazioak eskaini.

COVID-19 dela eta, martxoaren erdialdean itxi zen, eta langileak Areetako eta Mungiako zentroetara joan ziren. "Orain, deseskalada betean, eta herri horietako biztanleak beren etxeetara itzultzen ari direla, ezinbestekoa da behin betiko irekitzea, ezin da partxe bat izan uda sasoirako", esan dute sindikatuek.

Gogorarazi dute behin baino gehiagotan galdetu diotela Osakidetzari berriro irekitzearen inguruan, baina ez dutela erantzun argirik jaso. Aldi berean, langileen kontratuak, gehienak behin-behinekoak, irailaren 1era arte soilik berritu direla salatu dute. "Beldur gara ez ote duten udarako bakarrik irekiko", gaineratu du.

Horren aurrean, Osakidetzari eskatu diote berriro irekitzea, pandemiari aurre egiteko behar diren osasun- eta higiene-berme guztiekin. NPB egonkorra eskatzen dute, urte osorako eta egiturazko plantilla nahikoarekin.