Seme-alabak zaintzeko lanaldi murriztua eskatzeko adina 8 urtetik 12 urteraino luzatuko da

Haurrak zaintzeko lanaldi murriztua eskatzeko aukera ematen duen adina lau urtez luzatuko da, Espainiako Gobernuak joan den abenduaren 21ean argitaratu duen Errege-Dekretuaren arabera.
Orain arte lanaldi murrizketa eska zitekeen seme-alabek 8 urte
bete arte, eta arau berriarekin 12 urterarte posible izango da
(herri-administrazioetan ezarrita zegoen moduan).
Halaber, ELAk gogora arazten dizuete arau berriaz 12 urtetik
- beherako haurrak dituzten langile guztiek baliatu ahal izango dutela:• lehenengoz orain eskatzen dutenek,
- orain arte lanaldi murriztua zutenek umeak 12 urte bete arte luzatzea eska dezakete,
- eta semeak edo alabak zortzi urte betetzean murrizketa amaitu zitzaienek ere, berriro eska dezakete, betiere haurra 12 urtetik beherakoa bada.
Edozein zalantza izanez gero, edota enpresan aurkeztu beharreko agiriak prestatzea nahi baduzu, zatoz ELA sindikatuaren egoitzaren batera.